FUTBOLA
Gaur Amorebietak Eibarren aurka
lortutako garaipenak argi utzi du Real Unionek ez duela jardunaldia Play Off
postuetan bukatuko. Bihar Santanderren irabazita ere, puntu batera geldituko
litzateke, Lleidaren emaitzaren arabera beti ere. Txuribeltzek lanean jarraitu
behar dute hala ere eta Racingen aurka irabazten ahaleginduko dira. Filiala ez
dabil ondo, sailkapeneko azken aurreko postuan dago eta aurkari aproposa dirudi
etxetik kanpoko bigarren garaipena lortzeko. Real Union momentu onean dago,
bederatzi puntutik zazpi irabazi ditu eta behingoz bi partida jarraian
irabazteak behar duen bultzada emango lioke. Gaur goizean asteko azken
entrenamendua egin dute irundarrek eta jarraian Santander aldera irten dira.
Gaurko gaua bertan pasako dute eta bihar eguerdian jokatuko dute partida,
hamabietatik aurrera La Albericia futbol zelaian. Moscardóren eta Andriuren
parte hartzea zalantzan egongo da, baina Herreros eta Valín jokatzeko moduan
egongo dira. Idiakezek honako hamaikakoa aukeratu dezake: Villanueva, Gabarain,
Herreros, Toño, Valín, Albistegi, Colinas, Juan Domínguez, Chupe eta Lambarri.
cabeceras.eldiariomontanes.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario