RACING B 0-3 REAL UNION CLUB
REAL UNION CLUB: Villanueva,
Gabarain, Andriu, Toño Vázquez, Kijera, Valín, Albistegi, Chupe, Colinas
(Angulo, 84′), Juan Domínguez (Chuchi, 73′) eta Lambarri (Infante, 88′).
Kontrako estatistikak apurtu ditu
gaur Real Unionek. Etxetik kanpoko bigarren garaipena lortu du, baita bi
partida jarraian irabaztea ere. Joan den urteko azaroaz geroztik zeraman azken hori lortu gabe.
Argi eta garbi irabazi du gainera, 0-3, denboraldi osoan lortu ez duen
abantailarekin. Irundarrak baloiaren jabe egin dira hasieratik eta partidako
ordu erdia baino lehenago 0-2 irabazten ari ziren. Saúl Garciak sartu du
lehenengoa bere atean, Lambarriren jaurtiketa gaizki desbideratuta, eta Juan
Domínguezek bigarrena buruz, hamabi minutu beranduago.
Bigarren zatian lasaitasunez aritu dira txuribeltzak, eroso, eta etxekoak ez dira arriskurik sortzeko gai izan. 89. minutuan epaileak irundarren aldeko penaltia adierazi du eta Igor Angulok amaierako 0 eta 3koa jarri du markagailuan. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapeneko bosgarren postuan jarri da Real Union, laugarrenetik puntu bakarrera. Gaurko garaipen sendoak txuribeltzen momentu ona baieztatzen du. Azken hamabi puntuetatik hamar lortu ditu Idiakezen taldeak, lau partida daramatza galdu gabe, eta ez hori bakarrik, baita gol bakarra jaso gabe ere. Datorren asteburuan, gaur Alaves liderrari irabazi dion Zaragoza Bk bisitatuko du Stadium Gal futbol zelaia.

Play Off-etik puntu bakarrera dago Real Union.
No hay comentarios:
Publicar un comentario