Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/03/11

Zuloa saihestu nahi du Real Unionek

FUTBOLA
Gaurko partidari final deitzea gehiegi esatea izan daiteke. Baina ez da urrun gelditzen. Palentzian jokatuko du Unionek, lau puntu gutxiago dituen taldearen kontra. (17.00) Jaitsiera postuak saihesteagatik borrokan dauden taldeen sailkapenean lehenengo postuan daude txuribeltzak, eta hiru puntuak eskuratuta aurkarienganako aldea handituko lukete, lau hilabeteko zorigaiztoko boladarekin amaitzeaz gain. Baina Balestera futbol zelaian galduta, arazotan sartuko lirateke bete-betean. Antza konformista den arren, gaur berdinketa lortzea ez litzateke txarra izango. C.F. Palenciak 3 eta 0 galdu zuen pasa den asteburuan Zubietan Sanseren kontra, eta ez dago momentu onean. Baina ezin ahaztu Unionek lau hilabete daramatzala irabazi gabe, eta etxetik kanpo garaipen bakarra lortu duela denboraldi osoan. Chuchik eta Mariok zigortuta jarraitzen dute, eta Barrancok larunbatean bosgarren txartel horia ikusi zuen. Beraz Utrerakoak ere ezin izango du jokatu. Balesterako emaitzak erabat baldintzatu dezake txuribeltzen denboraldi amaiera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario