Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/03/12

Alegreren jenialtasun batek garaipena eman dio Unioni

FUTBOLA
C.F. PALENCIA 0-1 REAL UNION CLUB
REAL UNION CLUB: Otermin, Gabarain, Santi Santos, Hugo Álvarez, Ekhi, Jules Pardo, Beobide, Iker Alegre (Infante, 73.min), Eneko Romo (Brit 88.min) Angulo eta Galán (Sellares 30.min).
Hamabi jardunaldi pasa behar izan dira, baina Real Unionek irabaztea lortu du azkenean. Bolada txarrarekin amaitu du, eta bide batez denboraldiko bigarren partida irabazi du etxetik kanpo. Palencia taldea hartu zuen mendean atzo arratsaldean, Iker Alegrek sartutako golari esker. Lehenengo zatia txarra izan zen, eta aipagarriena Galanen lesioa izan zen. Sellaresek ordezkatu behar izan zuen 30. minutuan. Bigarren zatian txuribeltzak hobeto irten ziren, eta 56. minutuan iritsi zen gola. Iker Alegrek hegalean jaso zuen Eneko Romoren pasea. Aurrera egin zuen hondoko marraraino eta abiaduraz gainditu zuen Chupri defensa. Asturiarrak, angelurik gabe, jaurtiketa egin eta Mario atezaina gainditu zuen lehenengo zutoinetik. Egundoko gola sartu zuen Ikerrek, eta Palentziara joandako zale txuribeltzekin ospatu zuen, haien fideltasuna eskertuz. Hortik aurrera, berdinketaren bila joan zen Palencia, baina Unioneko jokalariak eroso aritu ziren defentsan. 85. minutuan bigarrena sartzeko aukera izan zuen Sellaresek, baina bere errematea Mario atezainak desbideratu zuen. Garaipen garrantzitsua lortu dute txuribeltzek, beharrezkoa, datozen partidei aurre egiteko lasaitasuna emango diena. Bai jokalariei, eta baita itxaropena galtzen hasiak ziren zaleei ere. Larunbatean Sestao River hartuko du Unionek Galen. Berriro irabazita, aurrera pauso erraldoia emango luke maila mantentze aldera.
Ekhik tokia egin du Real Unionen atzealdean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario