Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/03/11

Denboraldi amaiera lasaia izango du Bidasoak

ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 27-24 GIJÓN JOVELLANOS
BIDASOA-IRUN: Zubiria (13), Gimeno (5), Cambronero (1), Aldunate (6), Aranburu (8), Kobin eta Leo (4). Astydamas (1), Paco (1), Fernando Rincón, David Rincón (2), Elur, Azkue eta Ruiz.
Bigarren zati bikain baten ondoren Gijon Jovellanos mendean hartu zuen atzo Bidasoa-Irunek. Sei lehenenengo sailkatuetatik hiruk galdu dute jada aurten Artalekun. Atzo lehenengo zatian asturiarrak izan ziren aurretik, defentsaren eta Juanma Gallo atezainaren lanari esker. 11-13ko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldia. Bigarren zatia antzera hasi zen, eta Gijonek hiru puntuko aldea ere lortu zuen (16-19). Baina hortik aurrera, harmailek eta Aranbururen golek gidatuta, Bidasoa partidaren jabe egin zen. Bost minutu falta zirela 26-24 irabazten ari ziren irundarrak, baina azken minutuan epaileak bi jokalari kanporatu zituen. Asier Zubiriak penalti jaurtiketa gelditu zuen, eta bi puntuak etxean gelditu ziren. Garaipen honi esker Bidasoak bederatzi puntuko aldea dauka jaitsiera postuekiko, eta matematikek oraindik bermatzen ez duten arren, esan daiteke horiek zilarrezko mailan jarraituko dutela datorren urtean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario