SASKIBALOIA
HONDARRIBIA-IRUN 83-68 CAJA RURAL TINTOS DE TORO DE ZAMORA
HONDARRIBIA-IRUN: Amaya Gastamiza (14), Laura García (5), Laura Gil (8), Tatiana Kehsler (18) eta Sandra Ygueravide (14). Franciele Nascimento, Tania Quintero (17) eta Janka Mincikova (7).
Behar handiena zegoen momentuan erantzuten jakin du Hondarribia-Irunek. Ezinbesteko garaipena lortu zuten atzo Anne Peñaren neskek Tintos de Toro de Zamoraren kontra. Lehenengo bi laurdenetan berdeak ez ziren ondo aritu, eta bazirudien partidak ihes egingo ziela. Bigarren zatian iritsi zen erreakzioa, eta laugarren laurdenean egon zen partidaren gakoa. Abantailak lortzen hasi zen Hondarribia, eta gaztelarrak urduri jarri ziren. Tania Quinterok zortzi puntu lortu zituen jarraian, eta azkenean garaipena Hondartzan gelditu ziren. Neskek ez zuten huts egin, baina asko sufritu beharko dute oraindik. Bi jardunaldi besterik ez dira gelditzen. Ibiza eta Mann Filter taldeen kontra jokatuko du Hondarribia-Irunek, eta Obenasak baino emaitza hobeak lortu beharko ditu. Nafarrek partida bat gutxiago irabazi dute, eta momentu honetan haiek galduko lukete Emakumezkoen Lehenengo Mailan jokatzeko aukera.

No hay comentarios:
Publicar un comentario