ESKUBALOIA
Santanderreko Albericia pabilioiean jokatuko du gaur arratsaldean Bidasoa-Irunek, Adelma Sinfínen kontra. Jaitsiera postuak bederatzi puntura dauzkate horiek, eta lasaitasun horrekin ekingo diote norgehiagokari. Adelmak zortzi puntu gehiago ditu eta play off-a du helburu, baina lehenengo itzuliko partidan Bidasoak irabazi zuen Artalekun. Etxetik kanpo gehiago kostatuko zaie irundarrei, baina behin presioa gainetik kenduta maila ona emateko gai izango dira. Gaurko partidarako Jon Azkue gaztea itzuliko da taldera, aurreko asteburuan Espainiako junior selekzioarekin izan ondoren. Santanderren egongo ez dena Borja Burguete da. Duela bi aste meniskoa hautsi zuen, eta ebakuntza egin beharko diote berriro ere.

No hay comentarios:
Publicar un comentario