Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/03/03

Partida ona baina puntu bakarra


Argazkia: diariovasco.com

REAL UNION CLUB 0-0 S.D. AMOREBIETA
REAL UNION CLUB: Otermin; Ekhi (Seguro, 90.min), Hugo Álvarez, Santi Santos, Gabarain, Beobide, Barranco (Galán, 71.min); Iker, Eneko Romo, Angulo eta Brit (Infante, 85.min).
Amorebieta baino gehiago izan da Real Union. Sendo aritu da defentsan. Joko ona egin du zelai erdian. Gol aukera garbiak egitea lortu du. Baina golarekin ez du asmatu. Partida ona egin dute txuribeltzek, baina ezer gutxi balio duen puntu bat besterik ez dute eskuratu. Lehenengo zatian jaun eta jabe izan da Real Union. Amorebietaren defentsa erraz gainditu du, eta aukera onak izan ditu. Onena Eneko Romorena, buruz. Gorka Briten erdiratze paregabearen ondoren, iruindarrak kanpora bota du baloia, errazena sarera bidaltzea zela zirudienean. Zaleak ere alde eduki ditu Unionek. Galek ondo ulertu du denboraldiko helburua aldatu egin dela, eta maila mantentzeko borrokatu beharko dela. Bigarren zatian hobeto irten da Amorebieta, baina bizkaitarren momentu onenean, bigarren txartel horia ikusi du Aldalurrek. Hogeigarren minututik aurrera jokalari bat gehiagorekin izan dira txuribeltzak, baina Infante, Seguro eta Galán zelairatuta ere, ez dira gola lortzeko gai izan. Gaurkoan taldeari ezin zaio aitzakiarik jarri, eta badirudi datozen jardunaldietan gogotik sufritu beharko duela. Hurrengoan Palentzia bisitatuko du, lau puntu gutxiago dituen taldea. Partida erabakigarria izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario