Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/03/02

Berandu izan baino lehen

FUTBOLA
Beharrak baldintzatuko du bihar Real Unionen partida. Amorebietaren bisita jasoko du arratsaldeko lauretan, Gal Stadiumean. Azken hilabeteotako emaitzen ondoren, hamalaugarren postuan daude txuribeltzak, jaitsierako play off-a bost puntura dute, eta seira jaitsiera zuzena. Igoeraren helburua ahaztuta gelditu da, baina azken aldian jaitsiera hitza dabil askoren ahotan. Eta hondamendia saihesteko, argi dago egin beharrekoa. Puntuak lehenbailehen pilatu. Lehenengo hirurak biharkoak izan daitezke. Ez da erraza izango, ez Amorebieta aurkariarengatik eta ezta harmailetan espero daitekeen giroagatik ere. Roberto Olabek berak arazo handia izango du hamaikakoa osatzeko. Lau jokalarik zigorra bete beharko dute Segoviako txartel gorriengatik. Ondorengo taldea zelairatu dezake gasteiztarrak: Otermin, Bolaños, Ekhi, Hugo Alvarez, Gabarain, Iker Alegre, Beobide, Barranco, Angulo, Galán eta Brit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario