Irungo kirol kluben elkarte berria aurkeztu zuten atzo Irun Rugby Taldearen egoitzan. Kirol Irun IKTE da bere izena, eta kirol irundarra indartzeko asmoz sortu da. Hamar klubek osatzen dute oraingoz: Santiagotarrak Kirol Elkartea, Irun Artia Kirol Elkartea, Erroibide Irun Saskibaloi Elkartea, Bidasoa XXI Igeriketa Elkartea, Irun Rugby Taldea, Irungo Gaztiak EKE, C.D. Mariño, C.D. Dunboa Eguzki, C.D. Behobia eta Irungo Txirrindularitza Elkartea. Etorkizunean talde gehiago batzea espero dute. Denen beharrizanei aurre egiteko elkartu dira, publizitate, gestio, material edota komunikazio arloetan elkarlana sustatzeko asmoz. Laster web gunea eta Facebook sareko orrialdea izango dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario