Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/10/06

Lehen garaipena lortu du Mariñok


FUTBOLA
MARIÑO 3-0 GAZTE BERRIAK

Lehen jardunaldietako hobekuntza berretsi zuen atzo Bigarren Mailako Mariñok. Hiru puntuak bildu zituen, Gazte Berriak talde nafarra Landetxan gainditu ondoren. Partidaren gidaritza hartu zuten irundarrek hasieratik. Baloiaren jabetza eskuratu eta modu eraginkorrean jokatu zuten. Hamazazpigarren minutuan, Melodik aurretik jarri zituen etxekoak. Bost minutu beranduago, errenta handitu zuen Paulak. Berdeguneko nagusitasuna gol bilakatu zuen Mariñok.

Bigarren gola sartu ondoren, hasierako tentsioa galdu zuen pixkanaka Gorka Álvarezen taldeak. Baloia aurkariari eman zion, baina atzean sendo aritu zen, abantailari eusteko asmoz. Partidaren amaierarako hogei minutu falta zirela, neurketa erabaki zuen Paulak berak, 3-0ekoarekin. Lau puntu bildu ditu Mariñok dagoeneko, eta atzean utzi ditu jaitsiera postuak. Hurrengo jardunaldian etxean ariko da berriro, puntu bakarra duen Abantoren kontra. 

 
Argazkia: Unai Oiartzun.

SAILKAPENA: 


1  
ATHLETIC CLUB BILBOKO F.K.E. "B"
10  
2  
OIARTZUN K.E.
10  
3  
LOGROÑO CDEF
9  
4  
PAULDARRAK E.F.K.T.
8  
5  
REOCIN SD
7  
6  
AÑORGA K.K.E
7  
7  
SAN IGNACIO S.D.
6  
8  
ARDOI F.E.
6  
9  
MARIÑO C.D.
4  
10  
AURRERA DE VITORIA C.D.
4  
11  
GAZTE BERRIAK F.E.
3  
12  
ABANTO CLUB
1  
13  
Nª SEÑORA DE BELEN
1  
14  
ARAGONESA U.D.
1  





























Elkarrizketak: Gorka Alvarez entrenatzailea eta Maialen Gorbea jokalaria:








































































































 

No hay comentarios:

Publicar un comentario