Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/10/05

Kopatik kanpo gelditu da Bidasoa


ESKUBALOIA
ATLÉTICO VALLADOLID 31-27 BIDASOA-IRUN

ATLÉTICO VALLADOLID: Álvarez, De la Rubia (3), Delgado (1), Egea (2), Grossi (5), Gutiérrez, Hernández (5), Lacasa (3), Pérez (1), Mínguez (5), Verdejo, Quintanilla (1), Turrado (2), Viscovich (3), Gómez.
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (2), Trkulja (2), Crowley (4), Iriarte, Muiña (7), Azkue (2). Vázquez (4), Revin (2), Zildzic, (2) Satrustegi, Gimeno (1), Jauregi, Fuentes (1).
MARKAGAILUA: 4-0, 8-2, 11-3, 11-7, 13-11, 16-14 (Atsedenaldia). 17-14, 19-15, 22-18, 24-23,28-26, 31-27.

Ibilbide laburra izan du Bidasoa-Irunek Errege Kopan. Lehen kanporaketa galdu zuen atzo Fernando Bolearen taldeak, Atlético Valladoliden aurka. Joan etorriko partida izan zen, baina etxeko taldeak gainditu zuen proba. Irteera sutsuarekin, 4-0eko abantaila hartu zuten gaztelarrek bosgarren minuturako. Valladolidek bere lanean jarraitu zuen, hamabosgarrenean zortzi goleko abantaila harrigarria lortzeraino (11-3). Lehenengo zatiaren bigarren erdia Bidasoaren aldekoa izan zen, atsedenaldirako bi minutu falta zirela berdintzea lortu baitzuen.

Bidasoak ez zuen berriro markagailua berdindu. Valladoliden mendean aritu zen bigarren zati osoan. Bost minutu falta zirela, 28-26koa sartu zuen Muiñak. Lehiara bueltatzeko aukera izan zuen talde irundarrak. Baina defentsaren ahultasunak neurketa erabakitzeko aukera eman zion Valladolidi. Grossik hiru golera handitu zuen abantaila hiru minutu falta zirela, eta Bidasoak amore eman behar izan zuen. Kopa alde batera utzi beharko du, beraz, Bolearen taldeak. Ligan, Santanderren jokatuko dute horiek datorren larunbatean, Go Fit taldearen kontra. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario