Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/18

Nagusi izan da Real Union Balmasedan

FUTBOLA
BALMASEDA 0-3 REAL UNION
BALMASEDA: Bruno, Estévez, Aitor, Hugo, Pablo, Iñigo, Oti (Viki, 46’), Antón, Revu (Leo, 46’), Endika, Tuto (Oratz, 46’).
REAL UNION: Tena, Ibarbia, Morcillo, Arzamendi, Esnaola, Iriondo (Urkizu, 4’6), Martínez (Mujika, 52’), Romo, Goikoetxea, Urbieta (Seguín, 60’), Silas.
GOLAK: 0-1: Silas (14’). 0-2: Silas (58’). 0-3:Goikoetxea (81’).

Federazio Kopako lehen kanporaketa ia erabakita utzi du Real Unionek joaneko partidan. Ligako azken jardunaldietan hamaikakoetan izan ez diren jokalariak zelairatu zituen Aitor Zulaika entrenatzaileak. Hala ere, nagusitasun osoa erakutsi zuten txuribeltzek La Balugan. Ordu laurdena bete baino lehen, Silasek lehen gola egin zuen, Bruno atezainaren hutsaren ondoren. Sahararrak berak sartu zuen bigarrena 59.minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa bati esker. Partidaren azken txanpan bi gol aukera argi izan zituen Goikoetxeak. Hirugarrenean, sarera bidali zuen baloia. Datorren asteazkenean jokatuko dute Unionek eta Balmasedak itzuliko partida, Irungo Stadium Galen. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario