Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/29

Bigarren partida irabazi du Real Unionek



Lehen zatian bideratu dute neurketa txuribeltzek


 
FUTBOLA
REAL UNION 2-0 ATLETICO DE MADRID B
REAL UNION: Otermin, Urkizu, Azkoiti, Sagastibeltza, Seguin, Rodellar, Eneko Romo, Mujika (Silas, 60'), Juan Dominguez, Ozkoidi (Alonso, 70'), Galan (Goikoetxea, 75').
ATLETICO DE MADRID B: Gil, Marin, Lucas, Aitor (Borja, 80'), Tiri, Benja, Robles (Ian, 54'), Pierre, Hector, Samuel, Keita (Ivi, 63').
GOLAK: 1-0: Galan (8'). 2-0: Juan Dominguez (24').
EPAILEA: López Toca (Cantabria). Txartel horiak: Azkoiti, Rodellar eta Galan (Real Union); Tiri, Robles eta Ian (Atletico B).

Azken jardunaldietako hobekuntzari jarraipena eman zion Real Unionek igandean Stadium Galen. Aletico de Madrid B menderatuta, denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen. Abiada bizian irten ziren txuribeltzak Galeko berdegunera. Zortzigarren minuturako, abantaila hartu zuten markagailuan. Jorge Galanek sartu zuen gola, area kanpotik ezkerrez egindako jaurtiketa finarekin. Sasoi betean dago Erronkariko aurrelaria. Bost gol egin ditu lehen sei jardunaldietan.

Baloiaren jabe izan zen Real Union partidako lehen hogei minutuetan. Eta Atletico egoerari buelta ematen hasi zitzaion momentuan, bigarren kolpea eman zuten etxekoek. Juan Dominguezek baloia sarera bidali zuen berriro, alboko saketik hasitako jokaldi bati amaiera emanez. Ezustekoa barneratu ondoren, aurrera egiten jarraitu zuen filial madrildarrak. Jokaldi arriskutsuak sortu zituen irundarren atearen inguruan. Baina saiakerak ondo kontrolatzea lortu zuen etxeko taldeak atsedenaldiaren aurretik.

Bigarren zatian, partidak behera egin zuen ikuskizunaren aldetik. Hala ere, lan handia egin zuen Real Unionek abantailari eusteko. Aldagelatik bueltan Atleticok baloia bereganatu zuen, txuribeltzek atea defendatzean arreta jartzen zuten bitartean. Sendo aritu ziren atzelariak, eta taldekideen laguntza handia jaso zuten gainera. Aurrean lehen zatiko freskotasuna galdu zuen Unionek. Hori dela eta, ezin izan zuen hirugarren golarekin partida erabaki. Baina taldearen lanari eta esperientziari esker, partidaren hasierako eraginkortasunari etekina atera zion Zulaikaren taldeak. Ikusleen txalo zaparrada jaso zuten txuribeltzek partidaren amaieran. 

Argazkia: Unai Oiartzun.

SAILKAPENA:
1  
BARAKALDO C.F.
16  
2  
GUADALAJARA C.F.
12  
3  
LAS PALMAS S.A.D. "B"
12  
4  
GETAFE C.F. S.A.D. "B"
11  
5  
FUENLABRADA S.A.D.
11  
6  
AMOREBIETA S.D.
10  
7  
HUESCA S.D.
10  
8  
ATLETICO DE MADRID S.A.D. "B"
10  
9  
ATHLETIC CLUB "B"
9  
10  
SESTAO RIVER C.
9  
11  
TOLEDO S.A.D.
8  
12  
REAL UNION CLUB
8  
13  
REAL SOCIEDAD S.A.D. "B"
7  
14  
TUDELANO C.D.
6  
15  
RAYO VALLECANO SAD "B"
6  
16  
S.D. LEIOA
6  
17  
CONQUENSE U.B.
5  
18  
UD SOCUÉLLAMOS CF
5  
19  
TRIVAL VALDERAS C.F.
4  
20  
REAL MADRID CASTILLA F.C.
3  
 


 Entzun Aitor Zulaika entrenatzailearen adierazpenak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario