Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/09/28

Beharrezko garaipena eskuratu du Bidasoak



Aurkari erosoa izan da Algemesí irundarrentzat

ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 33-22 MARISTAS-ALGEMESÍ
BIDASOA-IRUN: Dejanovic (1), Cavero (4), Crowley (6), Fuentes( 3), Revin (6), Zldzic (2), Muiña (2); Mingedia (1). Trkulja (1), Vazquez (1), Azkue (1), Jauregi (2), Alexis Gimeno (2), Satrustegi (1), Iriarte, Zubiria.
MARISTAS-ALGEMESÍ: Arguillas, Botella, Tortajada, Esquer (5), Vidal (2), Lorasque (5), Moreno. Benito (6), Marco (4), Quilés, Borrás, Sales. Bueno.
MARKAGAILUA: 4-3, 7-4, 9-6, 13-7, 14-9, 14-11(Atsedenaldia). 16-13, 18-15, 22-16, 25-17, 29-19, 33-22.
EPAILEAK: Andrés Peñaranda eta José Antonio Yagüe.


Denboraldiko lehen partida irabazi zuen larunbatean Bidasoa-Irunek Artaleku kiroldegian. Joko ikusgarririk egin ez zuen arren, Maristas Algemesí gainditu eta bi puntuak bildu zituen. Ligako hasiera kaskarraren ondoren, sendabidea izan daiteke garaipena Fernando Bolearen taldearentzat. Lan handia dauka oraindik aurretik entrenatzaileak. Baina osagai aproposak ditu Ohorezko B Mailako lehen postuetan ariko den taldea osatzeko.

Larunbatean Bidasoak ez zuen eskubaloi erakustaldirik eman. Beharrik ere ez zuen izan. Aurkari ahula izan zen valentziarra irundarrentzat. Hasierako nahastea gaindituta, bere indarra eta fisikoa inposatu zituen Bidasoak. Eroso aritu zen lehen zatiaren erdialdean, sei goleko abantaila lortzeraino (13-7). Hutsartea eskatu behar izan zuen 20.minutuan kanpoko taldeko entrenatzaileak, irundarren gol jarioa gelditzeko. Baita lortu ere. Atsedenaldira bitarte, gol bakarra sartu zuen Bidasoak (14-11).

Bigarren zatian indartsu irten zen arren, laster agortu zen Algemesiren adorea. Bidasoak bere aterako bidea itxi zuen, defentsako lanari eta Dejanovic atezainaren segurtasunari esker. Iñaki Caverok segidan sartutako bi golek partida hautsi zuten 41.minutuan (20-15). Aurrerantzean, banakako jaurtiketa eta jokaldi ederren sorta eskaini zuten horiek. Jokalari gehienek sartu zuten gola, baita bi atezainek ere. Mikel Mindegia harrobiko atezainak jarri zuen bukaerako 33-22koa. Hurrengo jardunaldietarako lasaitasuna lortu du Bidasoa-Irunek.

  
Argazkia: Unai Oiartzun.

Entzun Jon Azkue jokalariaren adierazpenak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario