Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/04

Sendabidea aurkitu dezake Real Unionek Sariñenan

Azken sailkatuaren etxean jokatuko dute bihar txuribeltzek (17:00)

FUTBOLA
Ezinbestean irabazi beharreko partida jokatuko du bihar Real Unionek. Sariñenako El Carmenen ariko da arratsaldeko bostetan, sailkapeneko azken taldearen kontra. Hirugarren Mailara matematikoki jaitsi zen joan den astean Sariñena, eta sei neurketa galdu ditu segidan. Sergio Franciscok gaurko prentsaurrekoan adierazi du bere taldearen beharra handiagoa dela: “Haiek itxura ona eman nahiko dute etxean, baina guk askoz gehiago daukagu jokoan. Hasieratik erakutsi behar dugu hori”.

Azken bi hilabeteetan behera egin du etengabe Real Unionek. Joera hori apurtu nahi du behingoz, eta aukera aproposa izango du bihar. Irabazita 40 puntura iritsiko litzateke talde txuribeltza, eta hurbilago izango luke salbazioa. Galduz gero ordea, arazoa larria izango litzateke. Egutegi gogorra daukate irundarrek hurrengo bost jardunaldietan.  “Taldeak ikusi du jaitsieraren arriskua benetakoa dela, eta aurrera pausoa eman du”, nabarmendu du Sergio Franciscok. Mikel Azkoiti eta Oscar Vega deialditik kanpo geldituko dira bihar, zigorra bete beharko dutelako. Aimar Sagastibeltza, berriz, lesiotik osatu da eta entrenatzailearen esanetara egon ahal izango da.

Lehenengo itzuliko partidan 2-1 irabazi zuen Real Unionek Galen (diariovasco.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario