Azken
sailkatuaren kontra ere galdu du talde txuribeltzak
FUTBOLA
SARIÑENA
1-0 REAL UNION
SARIÑENA:
Ribas, Nacho Gómez,
Laguarta, Felez, Camus, Carmelo (Valencia, 66’), Llopis, Moustapha, Teto,
Arcega (Jorge Sánchez, 78’), Gassama (Mohammed, 80’).
REAL
UNION: Otermin, Piette, Yeray, Valín, Seguin (Aimar, 72’),
Rodellar, Eneko Romo, Hugo Rodríguez, Abaroa (Balerdi, 75’), Juan Domínguez
(Saizar, 45’), Goikoetxea.
GOLAK:
1-0:
Teto, 11’.
EPAILEA:
Julián
García García (Kantabria).
Etorkizun iluna dauka Real
Unionek. Bost jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta 37 puntutan
trabatuta jarraitzen du. Gaurko partidetan ematen diren emaitzen arabera, bi
puntuko aldearekin gelditu daiteke jaitsierarekiko. Atzo porrot gogorra jaso zuten irundarrek Sariñenan. Hiru puntu eskuratzeko itxaropenez bidaiatu zuten.
Baina Hirugarren Mailara matematikoki jaitsi den aurkari batek ere mendean
hartu zituen. Zorigaiztoko arratsaldea izan zen atzokoa Unionentzat.
Sariñena gehiago izan zen El
Carmen futbol zelaian.Lehenengo aukerak txuribeltzek izan zituzten arren, 11.minuturako
aurrea hartu zuten etxekoek markagailuan. Tetok sartu zuen gola, ezker
hegaletik egindako jokaldiaren ondoren Xixa Otermin gaindituta. Onena, Unionek
80 minutu zituela partida berdindu eta irabazten ahalegintzeko. Ordu laurdena
beteta, Abaroari penaltia egin ahal izan zioten, baina epaileak ez zuen
adierazi. Ondoren, Oterminek hiru geldiketa ere egin behar izan zituen bigarren
gola ekiditeko.
Sergio Franciscok aldaketa
egin zuen atsedenaldian. Juan Domínguez aulkian gelditu zen, eta Gaizka Saizar
irten zen bere ordez. Hala ere, bi aurrelarirekin jokatzeak ez zuen irundarren
eraginkortasuna hobetu. 65.minutuan Hugo Rodríguezek aukera ona izan zuen,
baina atezaina fin ibili zen baloia desbideratzeko. Sariñenak sendo jarraitu
zuen defentsan, eta azken minutuetan iritsi ziren Real Unionen aukera onenak.
88.ean Pablo Balerdiren jaurtiketa Ribasek gelditu zuen. Luzapenean, behintzat
puntu bat eskuratzeko abagunea izan zuen Goikoetxeak, baina atearen gainetik
irten zen errematea. Real Unionen krisiak ez dauka etenik, eta konponbideak aurkitzeko
aukerak agortzen ari dira.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario