Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/08

Jaitsieraren mehatxua zeharo baztertu ezinean dabil Hondarribia

FUTBOLA
ANAITASUNA 1-0 HONDARRIBIA
BERIO 3-0 REAL UNION B

Ohorezko Erregionaleko liga bukatzeko bost jardunaldi falta dira, eta Hondarribiak lana dauka aurretik. Larunbatean Azkoitian galdu zuen Anaitasunaren kontra. Ondorioz, hiru puntu gutxiago ditu orain jaitsiera postuan dagoen Zarautzek. Berdeek partida bat gutxiago jokatu dute, baina ez dute mamua uxatzea lortu.

 Hondarribiak bi neurketa jokatuko ditu aste batean, biak etxean gainera. Azken sailkatua den Lagun Onak Bk bisitatuko du larunbatean Hondartza. Hurrengo ostegunean aldiz, atzeratutako partida jokatuko du Mikel Llorenteren taldeak Ondarroako Aurreraren aurka. Bietan irabazita, helburua eskura izan dezake Hondarribiak.

Txuribeltzak eroso
Real Union Bk lasai bukatuko du aurtengo denboraldia. Sailkapeneko erdialdean dago, zortzigarren, 40 punturekin. Filialak ez du maila galtzeko arriskurik pasako, eta lehenengo bost postuak ere oso urrun ditu. Igandean porrot argia jaso zuten irundarrek Donostian, Berio liderraren kontra. Asteburuan Lesakako Beti Gazte hartuko dute Stadium Galen.

Kiroletik

SAILKAPENA
1  
BERIO F.T.
65  
2  
ARETXABALETA K.E.
54  
3  
TOLOSA C.F.
54  
4  
ANAITASUNA C.D.
54  
5  
ALOÑA MENDI KE
50  
6  
AURRERA K.E.
45  
7  
ANTZUOLA K.E.
40  
8  
REAL UNION CLUB SAD
40  
9  
HERNANI C.D.
38  
10  
OSTADAR S.K.T.
37  
11  
BETI GAZTE K.J.K.E.
33  
12  
VASCONIA C.D.
32  
13  
HONDARRIBIA F.E
32  
14  
BERGARA K.E.
31  
15  
TOURING C.D.
30  
16  
ZARAUTZ K.E.
29  
17  
GETARIAKO KETA F.T.
21  
18  
LAGUN ONAK C.D.
19  
kirolak.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario