Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/09

Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi du Santiagotarrak Kirol Elkarteak

PIRAGUISMOA
Santiagotarrak-eko ur bareetako sekzioak Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi zuen larunbatean Zumaian. Bakarka, senior mailan urrezko domina jantzi zuen Javier Herrerak C-1 modalitatean. Jon Sagrado hirugarren izan zen K-1ean. 23 urtez azpikoan, Aner Olazabal eta Olatz Zabala bigarren izan ziren K-1 proban.  Maiatzaren 10 eta 11ko asteburuan Espainiako Txapelketa jokatuko dute irundarrek Pontevedran.

Bigarren Espainiako Slalom Kopan
Pontevedran bertan, Mondarizen izan ziren asteburuan ur bizietako ordezkariak. Espainiako Slalom Kopako bigarren proba jokatu zen bertan, eta bigarren tokian gelditu zen Santiagotarrak Kirol Elkartea, hamasei kluben artean. David Perez/Jokin Sanchez bikotea lehenengo izan zen C-C2an. Perezek bi urre jantzi zituen, C-1ean ere garaipena eskuratu baitzuen. Jokin Sanchez bikotea bigarren izan zen proba horretan, eta hirugarren tokia ere Santiagotarrak-ek bete zuen. Mikel Ormazabalek jantzi zuen brontzezko domina. K-1proban, Telmo Olazabalek eskuratu zuen hirugarren postua. 

Argazkia: Ugaitz Arozena

No hay comentarios:

Publicar un comentario