ERRUGBIA
FUNES
5-41 ZAISA-IRUN
Nafarroako Funes herrian
irabazita bukatu zuen igandean 2013/2014 denboraldia Zaisa-Irun Rugby Taldeak. Partida
estua izan zen hasieran, eta 5-5eko markagailuarekin bete zen lehenengo ordu laurdena. Atsedenaldira bitarte
beste bi entsegu eta transformazioa lortu zituzten irundarrek, garaipena
bideratuz (5-17). Bigarren zatian nagusi izaten jarraitu zuten beltzek, eta lau
entsegurekin lortzen den erasoko bonusaren bila jardun zuten. Sei ere erdietsi
zituzten azkenean.
C Multzoko bigarren postuan
bukatu du Irunek Euskal Ligako bigarren fasea. Hasiera txarra izan zuen
lehenengoan, eta hirugarren multzo horretan lehiatu behar izan du ondoren. Denboraldi
irregularra izan da orokorrean taldearentzat, baina nabarmentzekoa da 21 urte
baino gutxiagoko zortzi jokalari izan dituela. Jarraitasunez parte hartu dute
jokoan, eta esperientzia handia hartu dute, beraz, hurrengo denboraldirako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario