SASKIBALOIA
TABIRAKO BAQUÉ 87-60 ERROIBIDE-IRUN
TABIRAKO BAQUÉ 87-60 ERROIBIDE-IRUN
ERROIBIDE-IRUN:
Leticia Martinez (19), Saioa Altzaga (15),
Maialen Ramirez, Blanca Maingon, Virginia Sanz (2), Estrella Gonzalez, Saray
Arozena (8), Leire Oregi (11), Nerea Saenz de Buruaga (5).
Espero zitekeen porrota jaso
zuen igandean Lehenengo Nazionaleko Erroibide-Irunek. Durangon galdu zuten
neskek, Tabirako Baqué liderraren etxean. Lehenengo taldeko sei jokalarik
besterik ez zuten jokatu, eta bigarreneko Blanca Maingón eta Virginia Sanz
eraman behar izan zituen Ganix Mirón entrenatzaileak.
Partidaren hasieran besterik
ez zuen eutsi Erroibidek. 10-9ko markagailutik aurrera, bizkaitarrek erritmo
geldiezina hartu zuten. Atsedenaldirako neurketa erabakita zeukan Tabirakok
(48-25). Azken bi laurdenetan irundarrek defentsan estutu eta maila hobea eman
zuten. Hirugarrena irabaztea eta laugarrena berdintzea lortu zuten. Hala ere,
Tabirakorentzat izan zen garaipena.
Igandean Bilboko Universidad
Deusto Loiola Indautxu hartuko du Erroibidek. 12:00etan izango da neurketa,
Artaleku kiroldegian. Hurrengoa ere etxean jokatuko dute irundarrek, Banco
Mediolanum taldearen aurka.
SAILKAPENA
1
|
43
|
+9
|
||
2
|
41
|
+7
|
||
3
|
40
|
+1
|
||
4
|
39
|
+1
|
||
5
|
38
|
+3
|
||
6
|
37
|
+3
|
||
7
|
36
|
-4
|
||
8
|
35
|
-1
|
||
9
|
33
|
+1
|
||
10
|
31
|
-1
|
||
11
|
30
|
-2
|
||
12
|
28
|
+1
|
||
13
|
28
|
+1
|
||
14
|
24
|
-6
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario