Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/21

Bidasoa-Irunek maila galdu du

ESKUBALOIA
Bidasoa-Irunen jaitsiera matematikoki konfirmatu egin da. Puente Genilek Granollersen irabazi zuen atzo (25-27). Ondorioz, aukerarik txikiena ere agortu du Fernando Bolearen taldeak. Taldeen arazo ekonomikoen ondorioz udan ezustekorik ez badago, Bidasoak Ohorezko B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Horrela iritsi zitzaien aukera joan den urtean, eta klubak aurrera egitea erabaki zuen. Esperientziarik gabeko talde gaztearekin abiatu zuen Bidasoak Asobaleko abentura. Tarteka ligaz gozatu dute bidasoarrek. Baina orokorrean, denboraldi gogorra izan da. Hiru partida besterik ez dituzte irabazi, eta kolokan egon dira hasieratik. Hala ere, eskarmentu handia hartu dute eta  asko hazi dira jokalari gehienak. Hemendik aurrera, Asobal Ligara bueltatzeko lanean jardungo du Bidasoa-Irunek.

CD Bidasoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario