Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/19

Azken partidan egin dio ihes ligak Bidasoa XXI taldeari

Igoera fasea antolatuko dute irundarrek Azken Portun

WATERPOLOA
ASKARTZA B 11-10 BIDASOA XXI

Bidasoa XXIeko waterpolo taldeak ezin izan du Euskal Herriko Liga irabazi. 11-10 galdu zuten irundarrek joan den asteburuan, ligako azken jardunaldian. Leioan izan zen, Askartza Bren kontra. Porrot estua beraz, baina erabakigarria hala ere. Liga irabazi ez duen arren, Bidasoa XXIek igoera lortzeko play off-a jokatuko du. Etxean antolatuko du gainera, Irungo Azken Portu kiroldegian. Maiatzaren 2, 3 eta 4ean jokatuko da igoera fasea, eta Bidasoa XXI taldeaz gain, beste zazpi lehiatuko dira igoera lortzeko helburuarekin: Deportivo Bilbao, Leioa, Askartza B, Tres Cantos B, Colmenar Viejo, Galaico eta CN Coruña.


No hay comentarios:

Publicar un comentario