Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/03/30

Urrun gelditu zaio helburua Bidasoari

Irundarrek ezin izan dute Ciudad Encantada gainditu


ESKUBALOIA 
BIDASOA-IRUN 20-21  CIUDAD ENCANTADA
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Crowley (2), Ugarte (1), Aldunate (1), Mujika (3), Vidal, Díaz de Cerio (2), Otegi, Azkue (4), D. Rincón, Aranburu (1), Källman (5), Álvarez (1), F. Rincón, Susperregi.
GLOBALCAJA CIUDAD ENCANTADA: Jorge Oliva, Lipovina (2), Pérez (5), Sorrentino (3), Mendoza, Sifre (3), Renaud (8), De Hita, Viscovich, Moyá, Dzokic, Frade, Milosevic.
MARKAGAILUA: 2-1, 3-2, 5-2, 6-6, 7-8, 9-10 (atsedenaldia); 10-11, 11-12, 14-13, 15-16, 18-19, 20-21.
EPAILEA: Antonio Merino, Francisco Javier Moyano.

Gol bakar batek utzi du berriro Bidasoa-Irun saririk gabe. Ciudad Encantadak esperientzia eta eraginkortasun handiagoa erakutsi du azken minutuetan, eta bi puntuak eraman ditu Artalekutik. Beste hainbatetan ikusitako gidoiaren errepikapena izan da. Denboraldiaren zati handi baten laburpena. Talde irundarrak bukaerara arte lehiatu eta kemena erakutsi du berriro ere. Zaleek etengabeko babesa eta presioa eskaini dute. Baina ez da nahikoa izan, eta azken aukeretako bat agortu du Bidasoak.

Norgehiagoka estua izan da Artalekukoa. Defentsa sendoak nagusitu dira, azken emaitza da horren lekuko. Bi protagonista nagusi izan ditu. Asier Zubiria atezaina, eta Leo Renaud bidasotar ohia. Zubiria bikain sartu da partidan. Hamahirugarren minuturako, sei jaurtiketa gelditu ditu. Ondorioz, Bidasoa 5-2 jarri da aurretik markagailuan. Zupo Equisoainek eskatutako hutsartearen ondoren, kanpokoek 0-3ko partziala osatu eta partida berdindu dute (5-5). Hogeigarren minutuan aurrea hartu du Cuencako taldeak, eta atsedenaldira bitarte mantendu du gol bateko aldea.

Bigarren zatia ondo hasi da Bidasoarentzat. Ekaitz Mujikak berdinketa berrezarri du kanpoko jaurtiketa batekin. Haren bidea jarraitu du Källmanek ordu laurdena bete aurretik, eta abantaila berreskuratu dute irundarrek (14-13). Hurrengo erasoan ere sarera bidali du baloia suediarrak, Díaz de Ceriorekin kontraerasoan ondo jokatu ondoren. Bi goleko aldea zabaldu du Bidasoak, eta hutsartea eskatu behar izan du berriro Zupo Equisoainek. Partidaren norabidea aldatzea lortu du orduan Ciudad Encantadak. Etxekoek ez dute abantailarekin jokatzen asmatu, eta erasoa azkar antolatu nahiean, baloia galdu dute behin baino gehiagotan.

Bi goleko abantaila hartzeko baliatu du aukera Cuencak, sei minutu falta zirenean.  Hala ere, Aldunatek eta Díaz de Ceriok markagailua berdintzea lortu dute berriro, itxaropena bizirik mantenduz (19-19). Azken bost minutuetan abantaila hartzeko bi aukera izan ditu Bidasoak. Hegaletatik iritsi dira, baina Jorge Olivak bi jaurtiketak gelditu ditu. Crowleyrena lehenengo, eta Díaz de Ceriorena ondoren. Sorrentinok sartu du partidako azken gola, baina Leo Reanaudek erabaki du, azken ordu laurdenean sarera bidali dituen bost jaurtiketekin. Frantziarra izan da Bidasoaren borrero. Gaurko porrotak ameskeria bihurtu du maila kantxan mantentzearen helburua. 

SAILKAPENA
1
FC Barcelona
48
2
Naturhouse La Rioja
37
3
Fraikin BM Granollers
36
4
BM. Huesca
33
5
Reale Ademar León
26
6
Helvetia Anaitasuna
23
7
BM. Aragón
23
8
BM Guadalajara
23
9
Globalcaja C. Encantada
23
10
Frigoríficos Morrazo Cangas
19
11
Juanfersa Grupo Fegar
18
12
Fertiberia Puerto Sagunto
18
13
Ángel Ximénez Puente Genil
17
14
Cuatro Rayas Valladolid
16
15
Villa de Aranda Top Ribera
15
16
Bidasoa Irun
9

No hay comentarios:

Publicar un comentario