Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/03/29

Imanol Idiakezen Toledo hartuko du bihar Real Unionek

Garaipena behar dute txuribeltzek arriskua atzean uzteko

FUTBOLA

Kanarietan hartutako bideari jarraipena eman nahi dio Real Unionek. Etxetik kanpo ondo aritu dira txuribeltzak azken jardunaldietan, baina Stadium Galen hiru partida galdu dituzte segidan. Sergio Francisco lasai dago jokalarien lanarekin: “Taldea lehiatzen ari da, eta igandean ehuneko ehuna emango du”, Hala ere, taldearen egoera ez da erosoa, bost puntuko aldea baitu jaitsiera zuzenarekiko. “Garaipen batek ikuspegia aldatuko luke” baieztatu zuen atzo entrenatzaileak.

Irundarrek ez dute aurkari samurra izango. Toledo hartuko dute igandean, arratsaldeko bostetan. Joan den urtean Real Unioneko entrenatzaile izan zen Imanol Idiakezek zuzentzen du Toledo, eta Albistegi, Colinas, Toño Vázquez, Barranco eta Sorribas jokalari txuribeltz ohiak ditu bere esanetara. Laugarren postuan dago Toledo, play off-ean sartzeko lehia betean. Neurketa ona eginda ere,  1-0 galdu zuen Unionek El Salto del Caballon. Sergio Franciscok Juan Domínguez berreskuratuko du biharko deialdirako, zigorra bete ondoren. 


Ezustekorik ez Akziodunen Batzar Orokorrean

Atzo Ficoban ospatutako Akziodunen Batzar Orokorrak ez zuen aldaketarik ekarri. Giro nahasian hasi zen, klubeko langileek protestaldia egin zutelako, eta bilkura ia bi orduko atzerapenarekin hasi zelako. Akzioen delegazioarekin izandako irregulartasunen ondorio izan omen zen. Beranduago, Zuzendaritza Batzordearen, Jose Antonio Zabala presidente ohiaren eta hainbat akziodunen arteko eztabaida beroak izan ziren. Baina joan den urteko aurrekontua, eta aurtengoa, onartuak izan ziren. Eta Ricardo Garciaren hautagaitzak, bakarra izanik, beste lau urtez kluba gidatzeko babesa jaso zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario