FUTBOLA
Bigarren B mailako futbola
itzuliko da gaur Stadium Galera. Lizarran berdindu ondoren, Barakaldo hartuko
du Real Unionek ligako bigarren jardunaldian. Hirugarren mailatik igo berriak
dira bizkaitarrak baina kategoria ondo ezagutzen dute eta lehenengo puntuen
bila irtengo dira, etxean Alavesen kontra galdu ondoren. Imanol Idiakezen Real
Unionek ez du hasiera txarra izan eta zaleen aurrean aurkeztuko da gaur, itxura
ona eman eta denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzeko asmoz. Lan ona egin
beharko dute txuribeltzek, orain arte defentsan batez ere egin dituzten hutsak
konponduz. Partidarako Idiakezek ezin izango ditu azken fitxaketak zelairatu,
ezta min hartuta dagoen Toño ere. Ondorengoa izan daiteke hasierako
hamaikakoa: Otermin, Piette, Valín,
Herreros, Gabarain, Albistegi, Moscardó, Colinas, Juan Domínguez, Angulo eta
Lambarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario