Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/09/01

Bi fitxaketa gehiago egin ditu Real Unionek azken orduan


FUTBOLA
Fitxaketak egiteko epea amaitzeko ordu gutxi gelditzen zirela azken bi jokalariak lotu zituen atzo Real Unionek. Alejandro Adrián Hernández “Andriu” izan zen lehenengoa, 22 urteko kanariarra. Zentral postuan jokatzen du eta Toledo taldetik dator. Bigarren fitxaketa Jonathan Álvarez madrildarra da, “Chupe” goitizenaz ezaguna eta azken hiru denboraldietan Leganesen aritu dena. Aurrelari txiki eta azkarra da, Rayo Vallecanoko harrobian hazitakoa. Real Unionek azkenean ez du beste erdilaririk fitxatu, baina atzoko prentsaurrekoan Imanol Idiakezek azaldu zuen Alfonso Valínek ere postu horretan jokatzeko aukera duela.
                                          JONATHAN ÁLVAREZ "CHUPE"
                                           ALEJANDRO HERNÁNDEZ "ANDRIU"

No hay comentarios:

Publicar un comentario