FUTBOLA
Real Unionek aurredenboraldia
hasi duen aste berean, greba mugagabea deitu dute klubeko langileek. Prentsa
oharrean adierazi dute hemezortzi hilabeteko soldata zor diela enpresak.
2014/2015 denboraldira egoera berdinean ez iristeko asmoz, greba hasiko dute
uztailaren 21ean. Irailerako klubak zor diena jasotzea da langileen eskakizuna.
Hala ere, aste honetan zehar hiru hilabeteko soldata jasoz gero, momentuz greba
bertan behera geldituko dela jakinarazi dute. “Babesa” eskatu diete Real
Unioneko zale guztiei, baita egoera ulertzeko eskatu ere. Bitartean, klubak
azken fitxaketak aurkeztu ditu gaur bertan, Oiartzungo Karla Lekuonan.
Real Unioneko langileen protesta (diariovasco.com).
No hay comentarios:
Publicar un comentario