Orioko
ontzia nagusitu zitzaion Ama Guadalupekoari
ARRAUNA
Oriok irabazi zuen atzo
Zumaian jokatutako Gipuzkoako Txapelketa. Hondarribia bigarren izan zen, eta
sei segundoko denbora galera izan zuen horiekiko. Lehen bi ziabogetan bi
segundo atzetik iritsi zen Ama Guadalupekoa, baina hirugarren luzean Oriok
tartea zabaldu zuen. Azkenekoan indartsu eutsi zion lehen postuari. San Juan
izan zen hirugarren, eta San Pedro laugarren. Euskadiko Txapelketarako sailkatu
dira lau traineruak. Asteburuan TKE San Miguel Ligako beste bi bandera egongo
dira jokoan, Pasai San Pedron eta Orion. Hondarribiak sailkapenean Oriori
aurrea hartzea izango du helburu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario