Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/05

Stadium Galeko aulkia utziko du Sergio Franciscok

FUTBOLA
Sergio Francisco irundarrak ez du Real Union taldea entrenatzen jarraituko. Klubak atzo jakinarazi zion ez duela bere kontratua luzatuko. Horrela, beste ziklo bat itxiko du aurrelari txuribeltz ohiak Stadium Galen. Lehen taldeko entrenatzaile izendatu zuen klubak joan den urteko udan, eta 2013/2014 denboraldian zuzendu du taldea. Testuinguru nahasiaren ondorioak jasan ditu taldeak sasoian zehar, eta azken aurreko jardunaldian lortu du maila mantentzea. Egindako lana, eta erakutsitako profesionaltasuna eta ardura eskertu nahi izan die klubak Sergio Franciscori, eta kirol zuendari kargua utzi duen Iñaki Berrueti.

Iñaki Berruetek eta Sergio Franciscok Real Union utzi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario