Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/05

Bosgarren izan da Ander Elosegi Europako Txapelketan

Gipuzkoako Txapelketan bigarren postuan gelditu da Santiagotarrak

PIRAGUISMOA
Ander Elosegiren bosgarren postua izan zen Santiagotarrak Kirol Elkartearen emaitzarik onena Europako Slalom Txapelketan. Vienan jokatu zen proba joan den asteburuan, eta Joan Crespok eta Klara Olazabalek ere parte hartu zuten. Azken aurreko atea ukitu zuen Elosegik C1eko finalean, eta podiumetik kanpo gelditu zen. Antzeko esperientzia izan zuen Joan Crespok K1eko finalerdian, baina ondorio larriagoa izan zuen ukitzeak. Finaletik kanpo gelditu zen. Klara Olazabal gazteak lehenengo kanporaketa gainditu eta hamahirugarren tokian sailkatu zen.

Austrian izan ziren hiru palisten hutsunearekin, bigarren izatea lortu zuen Santiagotarrak-ek Gipuzkoako Txapelketan. Bidasoa ibaian jokatu zen asteburuan, Irungo San Miguel eremuan. Senior mailako K1 proban, podiumeko hiru postuak bete zituzten irundarrek. Telmo Olazabal izan zen irabazle, Ekhi Diez bigarren, eta Ander Diez hirugarren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario