Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/22

Real Unioneko kirol zuzendaritza utziko du Iñaki Berruetek

FUTBOLA
Maiatzaren 4ean maila mantendu ondoren, isiltasuna izan da nagusi Real Unioneko lehen taldearen inguruan. Baina dagoeneko iritsi da lehenengo berria. Iñaki Berruetek kirol zuzendari postua utziko duela jakinarazi dio klubari. Hala ere, txuribeltzen harrobiarekin lan egiteko aukera ez du baztertu. Lehenengo taldetik aldenduko da, beraz, irundarra.

2009-2010 denboraldian bigarren entrenatzaile izan zen Berruet Iñaki Alonsorekin, jokalari zela Bigarren Mailara igo ondoren. Hurrengo denboralditik aurrera, kirol zuzendaritzako lanetan aritu da. Azken denboraldietan lan baldintzak eta klubeko testuingurua ez dira onak izan, eta Iñaki Berruetek kargua uztea erabaki du. Sergio Francisco entrenatzaileak oraindik ez du bere erabakiaren berri eman.

Iñaki Berruet (realunionclub.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario