Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/21

Maila handia eman dute Santiagotarrak-eko arraunlariek Soustonsen

ARRAUNA
Landetako Soustons herrian urtero antolatzen duten Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuen asteburuan Santiagotarrak Kirol Elkarteko arraunketa sekzioak. Emaitza bikainak eskuratu zituzten maila eta modalitate ezberdinetan. Senior kategorian, bost estropada irabazi zituzten irundarrek. Emakumeen biko scull-ean Garazi Lasarte eta Nerea Seijo izan ziren azkarrenak. Elena Lopetegirekin eta Alex Arellanorekin batera, laukoan ere nagusi izan ziren. Gizonen scull-ean, Borja Portosek irabazi zuen proba. Laukoan (Ordoki, Sarasola, Sevine, Aizpiolea) eta zortzikoan (I.Aragon, M.Aragon, Portos, Sevine, Aizpiolea, Tellerria, Ordoki, Sarasola, Perez), Santiagotarrak izan zen talderik onena. Maiatzaren 24ean eta 25ean Bordeleko Nazioarteko Estropadetan izango da Santiagotarrak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario