Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/03

Ospakizunerako aukera izan dezake bihar Real Unionek

Aurkarien emaitzak jakinda hartuko dute txuribeltzek Fuenlabrada

FUTBOLA
Ligan Stadium Galen jokatuko duen azken partida izango du bihar Real Unionek. Zaleen behin betiko agur bilakatu nahi du talde txuribeltzak, jaitsierako promozioa saihestuta, 2.B mailan jarraitzea bermatuz. Bi baldintza bete beharko dira horretarako. Atletico de Madrid Bk Sestao River liderraren kontrako neurketa galtzea, eta irundarrek hiru puntuak eskuratzea. Fuenlabrada hartuko du Unionek bihar. Madrilgo taldea bosgarren da sailkapen nagusian, eta igoera faseko postuetan sartzeko azken aukera izan dezake Galen. Hiru puntuak eskuratzera behartuta egongo da horretarako. Baina txuribeltzek ere asko daukate jokoan. Promozio postua nola edo hala ekiditea dute helburu, eta bi jardunaldi besterik ez dira gelditzen. Carabanchelen jokatuko dute azken partia, Puerta Bonitaren kontra.

Atletico Brekin berdinduta dago Real Union, baina aldeko du gol averagea. Ondorioz, jardunaldi honetan bertan bete dezake helburua. Filial madrildarrak eguerdiko hamabietan jokatuko du, seietan, berriz, irundarrek. Hala nahiago izan du Unionek, irabazita maila mantentzea ospatzeko aukera izan dezakeelakoan. Astean zehar zaleen babesa eskatu dute jokalariek, entrenatzaileak eta Ricardo Garcia presidenteak berak. Oraingoan ere, bazkide bakoitzak lagun bana eraman ahal izango du futbol zelaira. Peña ezberdinek bazkaria antolatu dute gainera, 13:00ean Galen. Kalejira ere egingo dute partidaren aurretik. Aldeko giroa izango du, beraz, Real Unionek.  Kirol arloari dagokionez, Mikel Azkoiti min hartuta ibili da astean zehar, baina neurketara prest iritsiko dela aurreikusi zuen atzo Sergio Francisco entrenatzaileak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario