Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/27

Lehen taldeko entrenatzaile izateari utziko dio Mikel Llorentek

FUTBOLA
Hondarribia Futbol Elkarteak maila mantendu ondoren, entrenatzaile postua uztea erabaki du Mikel Llorentek. HITZA egunkariari eskainitako elkarrizketan jakinarazi du ez duela taldea entrenatzen jarraituko. “Taldea uztea erabaki dut, taldearen eta nire onerako. Uste dut momentu honetan ona dela beste pertsona bat etortzea, ideia desberdinekin, jendea pizteko, egoera hauek asko nekatzen dutelako”, azaldu du hondarribiarrak.

Joan den astean hartu zuen erabakia eta ostegunean Hondaribia Futbol Elkarteko arduradunei jakinarazi zien: “Pena ematen diela esan didate, jarraitzea nahi zutela, baina erabaki pertsonala da eta errespetatzen dute”. Jokalariek, partida irabazi eta gero jakin zuten Mikel Llorentek ez zuela haien entrenatzaile izaten jarraituko. Hurrengo denboraldian gazteen mailetako talderen bat entrenatzeko aukera onartu du Llorentek.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen:



No hay comentarios:

Publicar un comentario