Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/27

Huescan jokatuko du Ander Ugartek hurrengo denboraldian

Proiektuaren zutabeetako bat galdu du Bidasoa-Irunek

ESKUBALOIA
Ander Ugartek ez du Bidasoa-Irunen jokatuko hurrengo denboraldian. EHF Kopan parte hartuko duen BM Huescaren eskaintzari baiezkoa ematea erabaki du. Pibote irundarra Artalekun mantentzea lehentasuna zen klubarentzat, baina ez du helburua bete. CD Bidasoak ez daki taldea hurrengo denboraldian Ohorezko B Mailan egongo den, edo Asobal Ligan jokatzeko aukera izango duen. Eta zalantza hori jokalariak lotzeko eragozpen handia da. Adrian Crowleyk ere Asobalen jokatu nahi du, eta zaila izango da hegaleko jokalariarekin akordioa lortzea.

Victor Aldunatek bere azken neurketa jokatu zuen larunbatean Artalekun. Gainera, Agustin Vidalek eta Roberto Alvarezek ere jakinarazi dute ez dutela Bidasoan jarraituko. Hortaz, aurten Asobal Ligan lehiatu den taldea desegiten ari da. Lana dauka aurretik klubak hurrengo denboraldirako taldea osatzeko. Jon Azkue da, momentuz, Bidasoan jarraituko duen jokalari bakarra. Gainontzeko jokalariekin harremanetan dago kluba. Hala ere, zazpi-zortzi fitxaketa egitera behartuta egongo da. Horretarako, taldeak zein mailatan jokatuko duen lehenbailehen argitzea ezinbestekoa izango da.


CDBidasoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario