Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/25

Jaitsiera ekidin du Hondarribiak

Vasconia menderatu zuten atzo berdeek Hondartzan

FUTBOLA
HONDARRIBIA 1-0 VASCONIA

Azken jardunaldiko azken segundora arte sufritu behar izan du Hondarribia Futbol Elkarteak denboraldiko helburua betetzeko. Baina atzo Vasconiari irabazita, mailari eustea lortu du Mikel Llorentek zuzentzen duen taldeak. Hil edo biziko partida jokatu zuen Donostiako Vasconiaren kontra. Tentsio handiko neurketa izan zen, baina giroa aldeko izan zuen Hondarribiak. Hondartza lepo bete zuten herritarrek, eta babes handia izan zuten jokalariek hasieratik.

Zelaian, etxekoen irteera indartsuaren ondoren, Vasconiak eskuratu zuen baloiaren jabetza. Berdeen area inguruan ibili zen baloia lehenengo ordu erdian zehar.  Lehenengo zatiaren azken ordu laurdenean hasi zen Hondarribia arriskua sortzen, eta atsedenaldiaren atarian sari handia jaso zuen. Aitor Tijerok 1-0ekoa egin zuen, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsuarekin. Partida aldeko jarri zitzaion etxeko taldeari, baina lana zegoen aurretik. Donostiarren gol bakarrak Preferentera bidaliko zituen berdeak.

Bigarren zatian Hondarribiak ez zuen burua galdu nahi izan. Abantaila gordetzean jarri zuen ardura, defentsan sendo mantenduz eta kontraerasoan bigarren gola egiteko asmoz. Minutuek aurrera egin ahala, jokoa eteten eta oztopatzen ahalegindu ziren, abantailari eusteko helburuarekin. Jokoan zegoena agerian gelditu zen. Esanguratsua da bederatzi jokalarirekin bukatu zuela Hondarribiak, eta hamarrekin Vasconiak. 

Luzapen bukaezina eta ospakizuna
90.minutua beteta, sei minutuko luzapena eman zuen epaileak, eta donostiarren azken erasoekin sufritu behar izan zuten etxekoek. Behin partida bukatuta, pozez ospatu zuten salbazioa jokalari berdeek, eta zaleei emandako laguntza ere eskertu zieten. Egoera larria bizi izan du Hondarribiak, baina aurrera ateratzen jakin izan du. Hurrengo denboraldietarako irakaspen aberasgarria izan da jokalari gazteenentzat.

Kiroletik. Argazki gehiago: https://www.facebook.com/kiroletik

No hay comentarios:

Publicar un comentario