Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/10

Gol bakarreko aldearekin galdu du berriro Bidasoa-Irunek

Bigarren zatian irauli du markagailua Puente Genilek

ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 25-26 ÁNGEL XIMÉNEZ PUENTE GENIL
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero, Ugarte (1), Crowley (2), D. Rincón (1), Díaz de Cerio (1), Aldunate, Otegi, Aranburu (1), Källman (5), Mujika (4), Vidal, Azkue (10), Álvarez.
PUENTE GENIL: Arguillas, Olea (1), Sánchez (2), Soto (4), Morales (1), Moyá (1), Cuenca, Chirosa, Muñoz (2), De la Sierra (3), Fuentes (1), Río (2), Porras, Vázquez (6), Demovic (3).
MARKAGAILUA: 3-1, 5-3, 8-5, 10-7, 12-8, 14-10 (atsedenaldia).16-13, 16-16, 18-18, 20-21, 23-24, 25-26.
EPAILEAK: Gregorio Muro eta Alfonso Rodríguez.

Denboraldian bosgarren aldiz galdu du Bidasoa-Irunek gol bakarreko aldearekin. Puente Genil izan da gaur azken momentuan bi puntuak kendu dizkion taldea. Jaitsiera postuak hiru puntura utzi ditu horrela, Asobal Liga bukatzeko bi jardunaldi gelditzen direnean. Lan handia egin behar izan du, hala ere, Artaleku kiroldegian irabazteko. Bidasoak dagoeneko ez dauka ezer jokoan, baina azken momenturaino lehiatzeko ahalegina egiten ari da.

Lehenengo zatian etxekoek zeharo menderatu dute Kordobako taldea. Indartsu sartu da Bidasoa partidan. Defentsan sendo eta erasoan eraginkor aritu da, Filip Källmanek eta Jon Azkuek gidatuta. Hamar gol sartu ditu guztira zentral oriotarrak. Aldea etengabe handitzen joan dira irundarrak, eta atsedenaldirako bost minutu falta zirela, bost goleko abantaila zeukaten (13-8). Lauko aldearekin hartu dute aldagelarako bidea.

Bigarren zatian Puente Genilek jarrera irabazlea azaleratu du. Maila mantentzea zeukan jokoan, eta bi puntuak esakuratzeko ardudioak erakutsi ditu. Defentsan estututa, Bidasoaren erasoak oztopatzea lortu dute. Horrela, hamabi minututan markagailua irauli dute (17-18). Hortik aurrera berdintasuna nagusi izan da, bost minutu falta zirela kanpokoek bi goleko aldea lortu duten arte (23-25). Bidasoak berdintzeko bi aukera huts egin ditu, eta puntuek Kordobako bidea hartu dute. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario