Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/10

Denboraldia agurtuko du bihar Real Unionek

Carabanchelen jokatuko du Sergio Franciscoren taldeak

FUTBOLA
Maila mantentzea lortu ondoren, ligako azken partida jokatu beharko du Real Unionek, oporretara joan aurretik. Madrilgo Carabanchel auzoko Antiguo Canódromo futbol zelaian ariko dira bihar txuribeltzak, maila galdu duen Puerta Bonita taldearen kontra. Bietako inor igoera faserako edo Koparako sailkatzeko lehian inplikatuta ez dagoenez, neurketa eguerdian izango da, 12:15etan.

Joan den igandean helburua beteta, aste lasaia izan du Unionek. Gutxiago entrenatu dute txuribeltzek, eta entrenamenduetako intentsitateak behera egin du. “Tentsio eta erantzukizun handiko asteak izan dira aurrekoak”, nabarmendu zuen atzo Sergio Franciscok prentsaurrekoan. Entrenatzaileak onartu zuen hamaikakoan aldaketak egongo direla. Ligan zehar aukera handirik izan ez duten jokalariek parte hartzeko aukera izango dute. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario