Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/08

Garaipena behar du Hondarribiak jaitsiera postuak atzean uzteko

FUTBOLA
Hiru jardunaldi gelditzen dira Ohorezko Erregionaleko Liga bukatzeko. Hondarribia Futbol Elkartea sailkapeneko hamahirugarren tokian dago, eta jaitsieraren arriskua gainean dauka oraindik. Hamaseigarren tokian dagoen Vasconiak baino hiru puntu gehiago ditu. Hirutik bi partida irabazita, jaitsiera ekidingo luke Hondarribiak. Baina ez du lan samurra izango. Igandean bina egin zuen, maila galdu duen Getariakoren etxean.

Bi neurketa jokatuko dituzte berdeek Hondartzan, eta bestea etxetik kanpo. Larunbatean Antzuola hartuko dute, jokoan ezer ez daukan taldea. Aukera ona izango du Mikel Llorenteren taldeak hiru puntu baliotsu eskuratzeko. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da norgehiagoka. Hurrengo partida Ondarroan jokatuko du Hondarribiak, Aurreraren kontra. Eta azken jardunaldian, Vasconiak bisitatuko du Hondartza futbol zelaia. Jaitsiera postuan dago orain Donostiako taldea.

Txuribeltzak lasai
Real Union Bk lasaitasunez bukatuko du liga. Jaitsiera postuak urrun utzi zituen aspaldi, eta denboraldia ahalik eta hoberen bukatzea izango du helburu. Joan den larunbatean 0-1 irabazi zuen Lasarte-Orian, Ostadarren kontra. Zortzigarren tokian dago filiala, eta puntu bat gorago dauka Hernani. Hurrengo jardunaldietan Aretxabaletan jokatu, eta Zarautz hartuko du Javi Garmendiaren taldeak. Errenterian bukatuko du liga, Touringi bisita eginez.

Kiroletik

No hay comentarios:

Publicar un comentario