Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/09

Espainiako Kopa jokatuko du Bidasoa XXIek

Taldekako helburu garrantzitsuena izango da irundarrentzat

IGERIKETA
Ohorezko Mailako Espainiako Kopan lehiatuko dira Bidasoa XXIeko bi talde nagusiak. Gijónen jokatuko da Kopa, gaur hasi eta igandera bitarte. Zortzi taldek parte hartuko dute emakumezkoetan, beste zortzik gizonezkoetan. Bakoitzeko bi okerrenek maila galduko dute, eta jaitsiera hori saihestea izango dute helburu Bidasoa XXIeko taldeek.

Orain arte neskak izan dira estatuko talde onenekin lehiatu direnak, baina aurten maila mantentzearekin konforme egongo dira. Neska gazte asko sartu dira taldean. Erreferentzia nagusiak Irati Mendia, Itxasne Lebon eta Marina Legasa izango dira. Mutilek sailkapenaren erdialdean ibiltzea espero dute, hirugarren postuari uko egin gabe. Talde sendoa izango dute Gijónen. Markel Alberdi, Yeray Lebón eta Oskitz Aguilar lehenengo postuetan egon daitezke.

Erreleboetan domina lortzeko aukera izango dute Bidasoako mutilek diariovasco.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario