Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/27

Mendean izan du Amorebietak Real Union

Lehenengo zatian bideratu du garaipena Urritxeko taldeak

FUTBOLA
AMOREBIETA 3-1 REAL UNION
AMOREBIETA: Villanueva, Carro, Larreategi, Goikoetxea, Aitor Blanco, Xabi Sánchez (Ibai González, 68’), Salinas (Txema Pan, 79’), Miki Massana, Mikel Orbegozo, Casares (Arman, 75’), Teo Tirado.
REAL UNION: Otermin, Piette, Sagasatibeltza, Valín, Azkoiti, González, Saizar (Sánchez, 72’), Romo (Abaroa, 65’), Goikoetxea, Domínguez (Rodríguez, 57’), Vega.
GOLAK: 1-0: Casares, 17’. 2-0: Aitor Blanco, 23’: 3-0: Salinas, 45’: 3-1: Hugo Rodríguez, 82’.
EPAILEA: Pablo Brea Peón (Galizia).
Bere egoera larritu du Real Unionek Amorebietatik esku hutsik itzuli ondoren. Desitxuratuta irten zen atzo talde txuribeltza Urritxe futbol zelaitik. Lehenengo zati txarra egin eta aukerarik gabe gelditu zen atsedenaldirako. Irteera zalantzatiaren ondoren, etxekoek hartu zuten partidaren gidaritza. 20.minuturako 2-0 irabazten ari zen Amorebieta, Casaresen eta Aitor Blancoren golei esker. Zeharo gaindituta ikusi zuen bere burua Unionek, eta ez zuen aldea murrizteko aukera garbirik izan. Eneko Romoren burukada izan zen saiakera ahul bakarra. Epaileak aldageletarako bidea erakutsi aurretik, Iñaki Lenizen taldeak neurketa erabaki zuen. Salinasek bukatu zuen Casaresen jokaldi bikaina, hirugarren gola sartuz. 

Itxaropen handirik gabe irten zen Real Union bigarren zatian. Amorebietak nagusi izaten jarraitu zuen, 60.minututik aurrera erritmoa lasaitu zuen arte. Sergio Francisco entrenatzaileak Hugo Rodríguez eta Abaroa sartu zituen berdegunean, eta txuribeltzek erasora jo zuten. Piettek izan zuen lehenengo aukera, baina kanpora joan zitzaion jaurtiketa. 82.minutuan iritsi zen azkenean irundarren gol bakarra. Hugo Rodríguezek egin zuen, gurutzatutako jaurtiketa batekin. Hala ere, txuribeltzek ez zeukaten ospakizunerako arrazoirik. Porrot garbia izan zen atzokoa, eta atzera pausoa eman du berriro Real Unionek. Etorkizun iluna dauka Stadium Galeko taldeak. Atletico Brekin eta Getafe Brekin promozio postuan berdinduta jarraitzen dute irundarrek. Baina urdinek gaur eguerdian jokatuko dute Cuencan.


SAILKAPENA
1
Sestao River Club
65
2
UD Las Palmas Atlético
64
3
CD Leganés
63
4
Athletic Club B
62
5
CD Toledo
60
6
SD Huesca
59
7
CF Fuenlabrada
58
8
Barakaldo CF
56
9
SD Amorebieta
54
10
Real Madrid CF C
52
11
Real Sociedad de Fútbol B
50
12
UB Conquense
50
13
CD Tudelano
45
14
Club Atlético de Madrid B
41
15
Real Unión Club
41
16
Getafe CF B
41
17
CD Laudio FSR
37
18
CD Puerta Bonita
33
19
CD Sariñena
19
20
Peña Sport FC
19
futbolme.com




No hay comentarios:

Publicar un comentario