Lehenengo lerroa indartuko du argentinarrak
ESKUBALOIA
ESKUBALOIA
Aurreikuspen okerrenak
konfirmatu zituen atzo Ander Iriarteri egindako probak. Lotailu-haustura dauka
eibartarrak belaunean eta sei hilabete egin beharko ditu kantxatik kanpo. Larunbateko
partidako bigarren zatian egin zuen lesioa jokalari gazteak. Iraupen luzeko
hirugarren lesioa da Bidasoarentzat denboraldia hasi besterik egin ez denean. Crowley eta Alvarez laster izango
dira taldearekin entrenatzen, baina Ander Iriarte denboraldi osorako galduko du talde irundarrak.
Lehenengo lerroa ahul
gelditu da horrela, baina gaur bertan eman dio irtenbidea klubak. Juan Agustin
Vidal argentinarra fitxatu du. 26 urteko jokalaria da. 1’93 metro da luze eta eskuina
da. Bi lateraletan joka dezake hala ere. Argentinako selekzioaren deialdietan
sartu izan da. Cuencako Ciudad Encantada taldean jokatu du azken denboraldian.
Lehenago, Fernando Bolearen aginduetara aritu zen Guadalajaran. Azterketa
medikoa pasako du ostiralean eta ondoren, Bidasoako jokalari izango da
argentinarra.
AGUSTIN VIDAL (balonmanoconfidencial.blogspot.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario