Bigarren izan dira berdeak Bermeon
ARRAUNA
Azken asteraino egon da
Hondarribia Arraun Elkartea banderak lortzeko lehian. Uzta ez da joan den
urtekoaren adinakoa izan, baina balorazioa ona da zalantzarik gabe. Kontxako
Banderak parekorik ez duen distira ematen dio gainera 2013/2014ko arraun
denboraldiari.
Donostiako tirabira guztien
ondoren, mendeku gosea erakutsi zuen larunbatean Urdaibaik Bermeon. Hala ere,
etxeko bandera galtzear izan zen. Bi segundo besterik ez zizkion atera Bou
Bizkaiak Ama Guadalupekoari. Bien arteko lehia estua izan zen estropada osoan
zehar, Hondarribia aurretik ere izan zen, baina azken txanpan etxekoak nagusitu
ziren. Kaiku izan zen hirugarren, San Miguel Ligako txapeldun bilakatuz.
Igandean
aukerarik ez
Igandean sestaotarrek
erakustaldia eman nahi izan zuten. Txapeldun moduan bukatzeko. Horrela izan
zen. Hamar segundoko aldea atera zion Urdaibairi Portugaleten. Hondarribiak
lehenengo kaletik egin behar izan zuen arraun, eta bosgarren postuarekin
konformatu zen. San Miguel Ligako sailkapen nagusian laugarren izan da
Hondarribia 159 punturekin. Azken urteotako ligarik berdinduena izan da eta
berdeak onenen mailan egon dira hasieratik.
eitb.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario