Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/09/15

Landutako garaipena lortu du Real Unionek

Hirugarren partida irabazi dute txuribeltzek segidan

FUTBOLA
REAL UNION 1-0 CONQUENSE
REAL UNION: Otermin, Piette, Valin, Azkoiti, Aimar, Rodellar, Gabilondo, Eneko Romo (Yeray, 65’), Juan, Hugo (Abaroa, 76’) eta Saizar (Balerdi, 82’).
CONQUENSE: Manolo, Iván González, Rangel, Curro Vacas, Ariadni, Hernández (Jorge, 86’), Tornero, Cristian (Narváez, 82’), Vega, Lázaro eta Manzano.
GOLA: 1-0; Juan Domínguez, 45’.
EPAILEA: Hermosilla Alaña.

Ikuskizuna eskaini dute gaur Stadium Galen Real Unionek eta Conquensek. Bi talde indartsuren arteko lehia izan da, berdindua eta interesgarria. Azkenean etxean gelditu dira hiru puntuak, baina gogotik lan egin behar izan dute irundarrek horretarako. Markagailuan aurreratzea lortu dute atsedenaldiaren atarian, baina bigarrena sartu ezinda, luzapeneko azken minuturaino sufritu dute.

Conquenseren irteera harrigarria izan da. Presio eta botere fisiko handia erakutsi dute gaztelarrek lehenego minutuetan. Haien mailan jarri dira txuribeltzak ere, baloia etengabe mugituz eta hutsuneak bilatuz. Bi aurkariek izan dituzte aukera garbiak lehenengo zatian zehar. Hala ere, azken txanpan iritsi dira jokaldi esanguratsuenak. 37.minutuan penaltia bilatu eta lortu du Juan Domínguezek. Baina Delgado atezainak jaurtiketa gelditu dio Gaizka Saizarri. Azken minutuan aldiz, txuribeltzen gola iritsi da. Romoren eta Saizarren arteko jokaldiaren ondoren, Juanen jaurtiketa desbideratu eta langara bidali du atezainak, baina aldaratzea donostiarrari berari irisi zaio eta bigarrenean sarera bidali du baloia. 1-0ekoa lortu du horrela Unionek, aldageletara joan aurretik.

Bigarren zatian partidaren erritmoa lasaitu egin da. Vegaren aukera garbi bat kenduta, Real Unionek izan ditu abagunerik onenak. Ondo irten dira txuribeltzak kontraerasoan, eta partida erabakita uzteko aukera izan dute behin eta berriro. Gabilondok, Saizarrek eta Abaroak gola hurbil izan dute. Eta 80. minututik aurrera abagunerik garbienak iritsi dira. Juan Domínguez lehenengo, eta Gabilondo ondoren, bakarrik gelditu dira atezainarekin aurrez aurre. Baina bietan irten da Delgado garaile. Hiru minutuko luzapena eman du epaileak eta Conquensek baloi luzeekin egin du ahalegina. Sufritu behar izan dute Unioneko jokalari eta jarraitzaileek, baina azkenean hiru puntuak Stadium Galen gelditu dira. Bederatzi puntu ditu dagoeneko Real Unionek, eta hirugarren postuan dago sailkapen nagusian. Puntu bakar bat gehiago dauka Barakaldo liderrak.

diariovasco.com


Juan Dominguezen eta Mikel Azkoitiren adierazpenak partidaren amaieran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario