Hemezortzi
goleko aldea atera dio Naturhousek Bidasoari
ESKUBALOIA
NATURHOUSE
LA RIOJA 37-19 BIDASOA IRUN
NATURHOUSE
LA RIOJA: Aguinagalde, Malasainskas (5), Arrieta, Luis
Felipe (3), Garabaya (2), Pedro Rodríguez (8, 2p), Capote (4), Petrus (3),
Paván (1), Patrianova (1), Tolmos (2, 1p), Ángel Fernández (5) eta Ángel Romero
(3).
BIDASOA
IRUN: Zuburia , Ugarte (1), Fernando Rincón (1), David
Rincón, Díaz de Cerio (1), Aramburu (1), Mujika (5), Otegi, Cavero,
Iriarte (1), Aldunate (4), Susperregui, Jauregui (2) eta Azkue (3,2p).
MARKAGAILUA:
1-1, 1-2, 4-4, 6-4, 10-5, 13-7 (atsedenaldia), 17-10, 20-11, 23-14, 28-17,
32-19 eta 37-19.
EPAILEAK:
Belloso eta Ballano
Hasiera mingarria izan du
Bidasoa-Irunek Asobal Ligara bueltan. Espero zitekeen jipoia jaso zuten atzo horiek
Logroñon, bigarren izateko faborito naugusi den Naturhouse La Riojaren kontra.
Ordu laurdena iraun zuen irundarren erresistentziak. Talde indartsua da
Logroñokoa fisikoari dagonionean, Bidasoa baino askoz gehiago. Fernando Bolearen
taldeak bere mugikortasunari atera behar izan zion etekina. Baita lortu ere,
lehenengo minutuetan. Bi goleko aldea ere izan zuten 11. minutuan, Ekaitz
Mujikak sartu zuen 2-4koarekin. Naturhousek defentsan estutu behar izan zuen
eta arazo handirik gabe, partida berdintzea lortu zuen 14.minuturako (4-4).
Ondoren, zortzi minutu egin zituen Bidasoak golik sartu gabe, eta 9-4ra alde
egin zuen etxeko taldeak. Atsedenaldirako partida ia erabakita zegoen, 13-7ko
markagailuarekin.
Burumakur irten zen Bidasoa
bigarren zatian. Errioxakoen defentsak bikain funtzionatu zuen eta irundarrek
kostata gainditu zuten. Hamar golen bueltan ibili zen etxekoen abantaila
bigarren zatian zehar. Baina azken minutuetan sarraski hutsa izan zen
bidasoarren zelaian. Partida osoko abantailarik handienarekin bukatu zen
norgehiagoka. Hala ere, albisterik txarrena Ander Iriarteren lesioa izan da.
Probak egin beharko dizkiote, baina lesio larria izan dezake lateral
eibartarrak. Hirugarrena izango litzateke Bidasoarentzat. Atzoko porrota
ahaztuta, datorren larunbateko partidan jarri beharko du arreta talde
irundarrak. Cangas del Morrazo hartuko du Artalekun, puntuak lortzeko lehenengo
ahaleginean.
Taldeen arteko ezberdintasuna agerian gelditu da (noticiasdegipuzkoa.com)
SAILKAPENA
1 | FC Barcelona | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
2 | Naturhouse La Rioja | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
3 | Cuatro Rayas Valladolid | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
4 | Reale Ademar León | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
5 | Frigoríficos Morrazo Cangas | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
6 | Fraikin BM Granollers | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
7 | BM. Huesca | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
8 | Juanfersa Grupo Fegar | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
9 | Villa de Aranda Top Rivera | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
10 | BM Guadalajara | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
11 | BM. Aragón | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
12 | Helvetia Anaitasuna | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
13 | Fertiberia Puerto Sagunto | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
14 | Ángel Ximénez Puente Genil | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
15 | Bidasoa Irún | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
16 | Globalcaja C. Encantada | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario