ARRAUNA
Hirugarren postuan gelditu da
Hondarribia Arraun Elkartea Zarauzko Ikurriñako sailkapen orokorrean. Estropada
itxaropentsua egin zuen atzo, gaur ordea ezin izan du lana borobildu. Bigarren
izan zen larunbateko jardunaldian, Urdaibairekin batera Kaikuri itzala eginez. Bere
ohiko arraunketa dotorearekin, Bizkaitarrak baino lau segundu gehiago egin
zituen Ama Guadalupekoak. Iganderako utzi zuten emozioa hortaz.
Jardunaldi erabakigarrian aldiz,
Hondarribiak ezin izan du sestaotarren erritmoa matendu. Irteeratik segunduak
galtzen hasi dira berdeak eta Ohorezko Txandako azken postuan iritsi dira.
Urdaibaik irabazi du estropada, baina Kaikuk eraman du bandera. Bermeokoak izan
dira bigarren sailkapen nagusian, eta hirugarren postuan gelditu da
Hondarribia.
Bigarren ontzia bigarren
Bia izan da Hondarribia Bren
zenbakia asteburuan. Bigarren izan da bi estropadetan, Santurtzin larunbatean
eta Bilbon igandean. Sailkapen nagusian ere bigarren postuan jarraitzen dute
gazteek, San Pedro Bren atzetik.
elmundo.es