FUTBOLA
REAL SOCIEDAD B 2-3 REAL UNION
REAL UNION: Otermin, Morcillo,
Azkoiti, Valin, Aimar, Rodellar, Gabilondo (75’ Cano), Eneko Romo (65’ Vega),
Juan Dominguez, Balerdi (75’ Seguin) eta Goikoetxea (65’ Saizar).
Sentsazio onarekin ekingo dio
Real Unionek ligaren hasierako asteari. Partida ona egin zuen atzo Zubietan,
bere kategoriako taldeei aurre egiteko maila duela erakutsiz. Probak eta
esperimentuak alde batera utzi eta igandean titutar izan daitekeen hamaikakoa
zelairatu zuen Sergio Franciscok. Txuribeltzak
nagusi izan ziren eta 0-3ko emaitza adierazgarria jarri zuten markagailuan
atsedenaldiaren aurretik. Goikoetxeak sartu zuen lehenengoa, Tena atezainak irrist egin eta baloia galdu ondoren. Bigarrena Balerdik eramandako kontraeraso
bikain batekin iritsi zen. Gabilondok borobildu zuen baloia sarera bidaliz.
Atsedenaldiaren atarian sartu zuen hirugarrena Goikoetxeak berak, Juan
Dominguezen pasea baliatuz.
Aldagelatik bueltan hamaikako
berdina zelairatu zuen Sergio Franciscok. Talde txuriurdinean aldiz, aldaketak
izan ziren. Filialak hobera egin zuen nabarmen, eta ordu laurdenean markagailuko
aldea murriztu zuen. Valinek sartu zuen 3-1ekoa bere atean, eta Castrok
bigarrena jaurtiketa indartsu batekin. Berdinketa ere hurbil izan zen behin
baino gehiagotan baina emaitzari ondo eutsi zion defentsa irundarrak. Bukatu
ditu aurredenboraldiko partidak Real Unionek. Datorren igandean 2013/2014
denboraldiari ekingo dio Leganesen.
realunionclub.com