Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/20

Real Unionek ez du saririk izango


FUTBOLA
TUDELANO 2-1 REAL UNION
TUDELANO: Zaparaín, Lumbreras, Jonathan, Lalaguna, Azpilicueta, Adrián Terré (Damián 65’), Esparza, Nandi, Óscar Reche, Álex Sánchez (Marcos Martín 57’) eta Jordi Martí (Pérez Rubio 74’).
REAL UNION: Villanueva, Kijera, Andriu (Balerdi 75’) Valín, Piette,  Moscardó, Albistegi , Chupe, Juan Domínguez, Angulo (Infante 55’) eta Lambarri.

Errege Koparako sailkatzea ere ez du lortu Real Unionek. Tuteran berdintzearekin nahikoa zuten txuribeltzek baina partida kaskarra jokatu eta esku hutsik itzuli ziren atzo erriberatik. Tudelano nagusi izan zen partida osoan zehar eta lehenengo ordu erdia pasata hartu zuen aurrea markagailuan. Azpilicuetak sartu zuen nafarren lehenengo gola. Abantaila handitzeko aukera ere izan zuten etxekoek lehenengo zatian, baina bat eta hutsekoarekin iritsi zen atsedenaldia.

Bigarren zatiaren hasiera izan zen partidako gakoa. Tudelano askoz hobeto irten zen zelaira, arrisku handia sortzen hasi zen eta bost minutu pasata bigarrena sartu zuen Jordi Martíri esker. Real Unionek ezinean jarraitu zuen, hogei minuturen faltan aurrera pauso nabarmena eman zuen arte. Lambarrik eta Balerdik abagune onak izan zituzten eta azkenean Juan Domínguezek lortu zuen aldea murriztea, bost minuturen faltan. Berdinketaren bila ahalegindu ziren irundarrak baina etxekoak sendo aritu ziren defentsan eta hiru puntuak eskuratu zituzten, Errege Koparako sailkatzea lortuz. Unionek amaiera mingotsa eman dio denboraldiari eta hurrengoa prestatzen hasi beharko du lehenbailehen.

diariovasco.com

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario