Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/21

Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun

SASKIBALOIA
2013-2014 denboraldirako entrenatzailea aukeratu du Txingudi Saskibaloia Elkarteak. Aitor Uriondo Usandizaga izango da, azken hiru jardunaldietan Anne Peña ordezkatu duen donostiarra. Hitzarmena luzatu dute bi aldeek, eta hurrengo denboraldiko taldea osatzen hasiko dira datozen asteetan. Esperientzia handiko entrenatzailea da Uriondo eta UPV Gipuzkoa, Atlético San Sebastián, Datac Gipuzkoa Basket, Iraurgi Azpeitia eta Scouter Pamesa Valencia taldeak zuzendu ditu besteak beste. Ohiko kolaboratzailea da hainbat komunikabidetan. Abentura berri honetan ere, Ion Beristain izango du laguntzaile.

goiena.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario